View more presentations from Douce Nieto
Mostrando entradas con la etiqueta Erakustaldiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erakustaldiak. Mostrar todas las entradas
lunes, 10 de octubre de 2011
lunes, 11 de enero de 2010
F. Joyce Wrighten obra Bilboko Guggenheimean
Fran Gehryren museoan Otsailaren 14ra arte beste mailako obra arkitektonikoen proiektuak ikus daitezke erakustaldi honetan. Aprobetxatu dastatzeko bukatu baino lehen. Interesa esnarazteko hona hemen Urjauziaren Etxeari buruzko bideoklip txiki hau.
martes, 29 de diciembre de 2009
Murillo Bilboko Arte Eder Museoan


Murillo Bilboko Arte Eder Museoan.
Gabonetako Oporrak aprobetxatu nahi izatekotan hona hemen aukera ezin hobea astialdia modu polit batez betetxeko. Animatzen bazarete, erakustaldia hobeto dastatzeko lagungarriak izan daitezken hurrengo apunte hauek eskeintzen dizkizuet. Ondo izan eta gogoratu erakustaldia hurrengo urteko Urtarrilaren 17 an bukatu egiten dela.
Bartolomé Estaban MURILLO (1617-82) Espainiako artistarik esagunetariko bat dugu nahiz eta bere fama zertxobait ilunduta izan azken garai hauetan, sentimentalegia eta bigunegia bait zela bere obra “adituen” arabera.
Murillok eta Valdes Lealek, bi pertsonalitate artistiko kontrajarri hauek markatu egiten dute Sevillako eskola barrokoaren momento gorenak.
Murillo emakumearen fintasun eta grazia eta haurren garbitasuna eta alaitasunaren pintorea da. Ilunaldia eta desastrearen aurrean itxaropenaren pintorea beraz.
Bere obra nagusia, garaiko pintore gehienekin gertatzen zen moduan, erlijiosoa izango zen. Bezeroen enkarguak, eliza kontrarreformistarenak bereziki, modu disdiratzu batez betetzen ditu. Bere “Inmakuladak”, finak, lirainak, gardenak altzatu egiten dira pekatua eta gaizkiaren gainetik, Trentoko Kontzilioaren itxaropenaren mesua ikusleari eskeintzen.
Modu berean eta pertsonalagoak diren obretan garaiko gai errealistak modu amable batez badaki aurkezten. Horrela, Espainiako XVII. mendeko krisi sakonaren miserearen isladak inguratzen du kaleko aurren alaitasuna, pikaro txikien alkartasuna. Miserearen aurrean Murillok pintatzen dituen haurrak mundu ilun batean itxaropenaren txinpartak ditugu.
Berdin gertatzen zaigu bere teknika piktorikoarekin Murillok gainditu egiten ditu bere lehen obren naturalismo tenebristaren loturak (Sevillano San Franciskoaren Komentuko obrak), zeinek lotu egiten dute bere obra Ribera edo Zurbaranen obrekin eta, gero eta teknika askeago, arinago eta libreado bihurtzen doa bere pintura.
Erretratista moduan flamendar eragina, Van Dycken elegantziarena, nabaritzen zaio. Eta paisajista moduan ez zituen bakarrik pintatuko obra erligiosoentzako marko arkitektoniko edo paisajistikoak baizik eta lienzo independiente moduan ere.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)