martes, 19 de enero de 2010

Geure artearen txokoa: Oteiza

JORGE OTEIZA (Orio,1908- Donostia /Alzuza,2008) euskal arte aro berriaren euskarririk sendoena. Oso goiz sentitzen hasi zen gauzakien aurrean harridura, gizakia lurraren gainetik altza daitekeela alegia, bere misteriozko presentziaren aurrean, fetitxe guztien edo fetitxe bakarraren aurrean. Intuizioz edo, orduan hasten da bizitzen beti ere artegintza irudi mitikoen kreakuntza dela jabetuz. Oteizak aro berri bat inaguratzen du plastika tradizionalari bultzada bat joaz. Beretzat ez da kontua morfologia naturala irudikatzea, baizik eta energia ezkutua, gizagaindikoa, azaltzea, zeinak giza irudian dagoen itxura soila gainditzen duen. Berak zioen moduan, azetzen ez duen munduaren aurrean, babespen artegintza zuen bilatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario